XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GURE HISTORIAN ZEHARArrateko kontuak
Eibarrek, aspaldietako gizaldietatik, beti izan dau Ama Birjiña Sortzez Garbiari debosiño aundixa.
San Andres-ko eliz nagusixan beti egon zan Ama Birjiña Sortzez Garbixaren aldare bat.
Isasiko komentua debosiño orri lotuta egin zan eta bertako aldare nagusixa Ama Birjiña Sortzez Garbixarena izan bihar zan.
Bardiñ Errebaleko Agustiñen komentuaren nagusitxazuna bide orretatik zoian.
Baiñan Eibarreri aintzarik aundixena emoten detsana au da: oraindik
Orren ezaugarri berezixa Arrateko Amaren irudixa da.
Seguru asko irudi orren aurretik beste bat omendua izan zan.
Gipuzkoan eta biar bada Euskalerri guztixan Arrateko Amaren irudixa izan zan ainbeste bidar aipatzen dogun Sortzez Garbiari omenez eskiñitako lenengua.
Amaseigarren gizaldi aurretik bera bakarrik agertzen da
Noiztik gordetzen da Arrate goizan Ama Birjiñaren irudixa?
Arte kontuan aitxuak diranak esaten dabenez, irudixa amairugarren gizaldiaren aldikua da edo amalaugarren lenengo urtietakua.
Arrateri buruzko lenengo agerpenak 1442 urtekuak dira.
Aita Santuari, urte orretan, eskabide bat egiñ jakon: Arrate inguruko lekuak oso bakarti eta arrixkutsuak ziralako, Elgoibarko San Pedro ballarara eruateko baimena eskatzen jakon.
Eta eskabidiari baietza emoterakuan
Bertan baitxa be esaten da Ama Birjiñaren irudixa agertu zala Markiña eta Eibarko San Andres inguruetako lurraldietan.
Eta Mendaroko gaztetxo bat, bizitz santu eta garbikua, izan zala Ama Birjiñaren irudixa leku arrixkutsu baten billatu zebana, eta bere serbitzura jarriaz elizatxo bat jasotzeko asmua artu zebana.
Zenbat denporan egon zan Ama birjiñaren irudixa San Pedro ballarako ermitxan?
Ez dakigu ziur.
1442. urtetik 1498.era illuntasun bat dago.
Argibidia barriz agertzen da 1498. urtian, garai aretako dokumentu batian, Arrateko Ama aipatzen bait da.
Egixa da baitxa be 1563. urtia baiño lanago Arrateko Amaren Kofradixia bezala.
Urte orretan, ain zuzen, Pio laugarren Aita Santuak baimena emon zebana, Gabon illeko zortzixan ospatzeko.
Eta arrezkero eibartar eta inguruko errixetakuak eta Euskalerriko beste jende ez gitxik, egun orretan, Iraillaren sortzian, pozik eta debozio aundiz ospatzen dogu egun au.